Schubert, 1825eko erretratu batean

Franz Schubert austriar konpositore bat izan zen. Vienan jaio zen, 1797an, eta bertan hil zen 1828an. XIX. mendeko musikaririk garrantzitsuenetarikoa izan zen eta ia mila obra konposatu zituen; horietatik 600 “lieder” (ahotsak eta pianoak interpretatzen zituzten obra motzak, gaur egungo abestiaren aurrekariak) deitzen dira. “Lieder” horietariko batzuk oso famatu bihurtu ziren. Horretaz gain, orkestrarako musika konposatu zuen. Orkestrentzat sortzen diren musika-lanetako asko sinfonia deitzen dira.

Haurra zenean, Vienako katedraleko koruan abestu zuen. Geroago, irakasle izan zen eta musika klaseak eman zituen. Berak konposatzen zituen “lieder” batzuei esker diru pixka bat irabazten zuen, baina ezin izan zen bizi bakarrik musikatik. Izan ere, opera batzuk konposatu zituen, baina ez zuen lortu inongo orkestra batek opera haiek jotzea bera bizirik zegoen bitartean. Esan ohi da Beethovenek itzal egin ziola Schuberten musikari.

1828an, tifus deritzan gaixotasuna harrapatu zuen Schubertek; laster hil zen, 31 urte zituela, eta bere musika oraindik batere ezaguna ez ela. Hirurogei urte geroago, jendea bere musika aintzat hartzen hasi zen. Gaur egun, Schubert bere garaiko, hau da, erromantizismoko konpositorerik garrantzitsuenetarikoa dela esaten da.

Haren lan ezagunenen artean daude bere 7. Sinfonia (amaitu gabea), piano bikoterako Martxa militarra, Amuarraina izeneko liederra, Rosamunda, Serenata, Ave Maria, eta beste.

Entzun Schuberten pieza batzuk aldatu

Hurrenez hurren, Sonatina in D major, D. 384; Sonatina in A minor, D. 385; eta Sonatina in G minor, D. 408:

       Entzun!

       Entzun!

       Entzun!