Txikipedia:Frances Northcutt

Frances Marian ‘Poppy’ Northcutt (Many, 1943ko abuztuaren 10an jaioa), matematikari, NASAko ingeniari eta  emakumeen eskubideetan abokatu estatubatuar bat da.

Biografia aldatu

 
Frances Marian 'Poppy' Northcutt

Texaseko Unibertsitatean matematika ikastea erabaki zuen, ona zela eta gizonezkoek menperatutako eremua zelako, eta horrek abantailak ematen zizkion, hala nola soldata hobea izatea eta emakumeentzako ohiko lana ekiditea. Enpresariek emakumeei astean 54 ordu baino ezin zizkieten ordaintzen, baina Northcutt-ek astean 60 eta 70 ordu lan egiten zuen promozioa lortzeko eta tal6deko kide izateko. 1969an NASAko aretoetan, puruak erretzen zituzten gizonak nagusi zirela, Mad Meneko eszenatokian bezala sentitzen zela aldarrikatu zuen. Nahiz eta beste emakume batzuek bizi duten sexismoa askoz ere txikiagoa izan dela dioen, hala nola "#MeToo" mugimenduan beren istorioak kontatu zituztenak. Berarentzat, bere lan guztiko zailena ez zen misio kontroleko gizonekin lan egitea. Garai hartako komunikabideekin aurre egitea askoz ere zailagoa zen, oso sexistak eta emakumeekin esklusiboak zirelako.

Garai hartako egunkari batzuetan "misioaren kontroleko rubia" edo "NASAko Texas rose" deitzen zioten. Jendearentzat oso garrantzitsua zen ulertzea emakumeek lan horiek egin ditzaketela, zientziara joan, teknologiara joan, epaitu gabeko zerbait egin. Emakumeen eskubideen aldeko mugimenduari buruzko artikuluak irakurtzen hasi zen eta 1970eko abuztuaren 26an egunkarian iragarki bat ikusi zuen "Emakumeen berdintasunaren aldeko greba" ri buruz. Ez zuen bere burua emakumezkoen askapen mugimenduko "garrasietako" bat bezala hartzen, baina bere lanean genero alborapenerako tarterik egon behar ez zela uste zuen, izan ere, programa informatikoa idazterakoan ondo funtzionatzen du edo ez, ez dago subjektibotasunerako aukera. Bidegabekeria hauen kontzientzia hartu zuen misioen kontrol zentroan lehen emakumea eta bakarra zela jasotzen zuen arreta, eta emakumeentzako aukera mugatuak zeudela ohartu zen.

Ibilbide profesionala aldatu

Giza kalkulagailu gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala eta geroago NASAko Apolo Programako teknikoen ingeniari izan zen lasterketa espazialean zehar. NASAren Misio Kontrolerako Zentroan lan egin zuen lehen emakumezko ingeniaria izan zen Apolo 8an. Ilargiko 'Poppy' kraterra bere omenez izendatu zuten bere lanagatik eta Apollo Programaren gidarietako bat izateagatik.

Aurrerago, Northcutt emakumeen eskubideetan espezializatutako abokatu bihurtu zen. 1970eko hamarkadaren hasieran, Emakumeen Erakunde Nazionaleko Zuzendaritza Batzordeko kidea izan zen. Nahiz eta bere lantokian beste emakumeek bezainbeste sexismorik bizi izan ez zuela adierazten duen, bere ibilbideak emakumeek jasaten zituzten zailtasunak eta diskriminazioak ikusteko aukera eman zion. Horrek eta garai hartan sortu zen Estatu Batuetako feminismoaren olatu berriak, kausa honengatik interesatu eta legearen bidez emakumeak askatzeko arrazoiak sortzera bultzatu zuen. Emakumeentzako Erakunde Nazionaleko Zuzendaritza Batzorde Nazionaleko kidea izan zen, eta boluntario izan zen abortuaren eskubideen alde egiten duten Houstoneko hainbat erakundetan.

Sariak eta aitorpenak aldatu

Hauek dira Frances Northcuttek bere bizitzan zehar jasotako sari eta aitorpen batzuk;

-Houston NOWeko lehendakari hautatua.

-Texas NOWeko erakundeko lehendakari hautatua.

- Ilargira Apollo 11 misio arrakastatsuaren 50. urteurrena ospatu zenetik, Emakumeen Erakunde Nazionalak (NOW) Frances "Poppy" Northcutt saritu zuen Estatu Batuetako misio espazialean egindako ekarpen historikoengatik eta genero berdintasuna eta emakumeentzako legezko laguntzagatik.

-Apollo 13 Mission Operations taldeari Askatasunaren Presidentzialaren Domina eman zitzaion Apollo 13.2 modu seguruan itzultzeko modua aurkitu zutelako.

-"Poppy" ilargiko kraterra bere omenez izendatu zuten, egindako lanagatik eta Apollo Programaren gidari izateagatik.[1]

Erreferentzia aldatu

  1. (Ingelesez) Frances Northcutt. 2021-02-23 (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).