Txikipedia:Firringila

Firringila.

Firringila aerofonoen familiako soinu-tresna da.

Nolakoa da? aldatu

Zurezko tablatxoa da. Erdian bi zulotxo ditu eta horietatik sokatxo bat pasatzen da. Sokaren bi muturrak korapilo batekin lotzen dira. Botoi handiekin ere egiten dira.

Nola jotzen da? aldatu

 
Juan Mari Beltran firringila jotzen.

Soka bi eskuekin zabaltzen egiten da, tablatxoa erdian utzirik. Tablatxoa jiratuz soka kiribiltzen da. Horrela dagoela, bi aldeetatik tira eginez, tablatxo hori abiadura bizian jira-biran jartzen da, zurrunbilo hotsa emanez. Jira-bira abiaduraren arabera hotsaren tonua aldatzen da.

Zertarako erabili da firringila Euskal Herrian? aldatu

Haurrek jolasteko erabili dituzte halako tresnak.