Fenekoa.
Feneko bikotea.

Fenekoa (Vulpes zerda) Afrikan aurkitzen den ugaztun txiki bat da, Canidae familiakoa.

Kokapena aldatu

Sahara basamortuan bizi da, Afrikaren iparraldean.

Deskribapena aldatu

Azeri baten itxura du. Luzeran 40 cm neurtzen du eta isatsak beste 20 cm. Gorputzez argala da eta belarri oso handiak ditu. Gorputzak harearen kolorea du eta horrela oso ondo kamuflatzen da basamortuko dunetan. Azpialdean zuria da.

Elikadura aldatu

Denetarik jaten du. Hegaztiak, intsektuak, arrautzak, datilak eta fruituak jaten ditu. Ur gutxi behar du bizirik irauteko.

Mehatxuak aldatu

Maskota exotiko gisa saltzen da. Horretarako harrapatu egiten dute eta toki askotan desagertzeko zorian dago, adibidez Maroko hegoaldean.

Iruditegia aldatu