Txikipedia:Ezpeletako piperra


Ezpeletako piperrak Lapurdin hazten den piper mota da. Izena Ezpeletako udalerritik dator. Jatorriz Hego Amerikakoa den landare hau Euskal Herrian XVI. edo XVII. mendean sartu zen. Hasieran medikuntzan erabilia izan zen arren, bizkor hedatu zen erabilera janariaren ongarri edota kontserbagarri gisa. Piperrak Ezpeletan 1650. urte inguruan hasi ziren ereiten eta, haziak aukeratuz joanda, gaur egungo aldaki gorria lortu zen, gaur egun Ezpeletako piper moduan ezagutzen den aldakia. Taberna eta jatetxe askotan ikus daitezke piperrak sikatzen, baina, iraileko erdialdetik aurrera, sikatzen dauden piperrok hormetan ia libre dagoen espazio guztia hartzen dute. Ezpeletako piperrak sukaldaritzan oso garrantxixua da eta oso goxoa geratzen da. Oso aintzat hartua da sukaldaritzan, saltsak, barrubeteak eta abar prestatzeko. Adibidez, bixigarri ederra ematen dio Bakailaoa pil-pilean, Marmitakoa, Piperrada eta Axoari.