Txikipedia:Eva Ekeblad

Eva Ekeblad zientzialaria, literatur aretoen anfitrioia eta Suediako Erresumako kondesa izan zen.
Eva Ekeblad zientzialaria, literatur aretoen anfitrioia eta Suediako Erresumako kondesa izan zen.

Eva Ekeblad Stockholmen (Suedia) jaio zen 1724ko uztailaren 10ean. Suediar nekazaria, zientzialaria, literatur aretoen anfitrioia eta Suediako Erresumako kondesa izan zen. Ospetsua zen pobreekiko zuen karitateagatik. Pobreziaz arduratzen zen eta gosea murrizten lagundu zuen.Suediako Zientzien Errege Akademiako lehen emakumezko kidea izan zen 1748an. 1751aren ondoren, Akademiak ohorezko kide izendatu zuen. Baina ez kide oso, izan ere, estatutuak gizonezkoei bakarrik mugatzen zien kidetza [1]

Bitziza aldatu

16 urterekin Claesson Ekeblad kondearekin ezkondu zuten eta zazpi seme-alaben ama izan zen, mutil bat eta sei neska. Stockholmen eta Västergötlandeko etxalde batean bizi ziren, eta suediar nobleziaren goi-mailakoak ziren.

Seme-alabak aldatu

Bere aurkikuntza ezagunenak aldatu

Bere aurkikuntzarik ezagunena 1746an lortu zuen, metodo bat garatu zuen patatak erabilita irina eta alkohola lortzeko. Patata landareak landatzen hasi zen, ordura arte aristokraziaren negutegietan bakarrik landatzen ziren. Horrek asko hobetu zituen elikadura-ohiturak, eta goseteak murriztu zituen.

Xaboia erabiliz ehunezko kotoia eta artilea tindatzeko metodo bat ere aurkitu zuen 1751n. Horrez gain, kosmetikoen osagai arriskutsuak nola ordezkatu aurkitu zuen, patatatik eratorritako hautsak eginez 1752an.[1]

Erreferentzia aldatu

  1. a b c (Gaztelaniaz) Eva Ekeblad. 2024-01-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).