Lurraren errotazioa.

Errotazioa esaten zaio halako objektu batek bere ardatzaren inguruan edo beste gorputz baten inguruan egiten duen mugimendu zirkularrari. Beste era batera esanda, bira egitea edo jiratzea da errotazioa.

Lurraren errotazio-mugimendua

aldatu

Lurrak bi errotazio-mota egiten ditu:

  • Errotazio-mugimendua: bere ardatzaren inguruan biraka egiten duena. erloju-orratzen aurkako noranzkoan egiten du. Errotazio edo bira oso bat egiteko, Lurrak 24 ordu behar ditu, hau da, egun bat. Bestalde, gure planetak esfera forma duenez, eguzki izpiak ez dira aldi berean iristen planetaren gainazal guztira. Horrek esan nahi du Lurraren zati batek argia jasotzen duela, eta bestean ilunpetan dagoela. Dena dela, Lurraren errotazio-mugimenduren ondorioz, Lurreko puntu bakoitzean, egunaren ondoren gaua dator; egunen eta gauen iraupena ez da beti berdina izaten, urtean zehar aldatu egiten da.

Egunen eta gauen txandakatze horrek Lurreko tenperatura erregulatzen du: egunez, Eguzkiaren argia hartzen duen zatia berotu egiten da, eta Eguzkiaren argirik hartzen ez duen zatia hoztu egiten da.

  • Translazio-mugimendua: Eguzkiaren inguruan biraka egiten duena. Jira horri orbita deitzen zaio, eta, gure planetaren kasuan, jira hori ez da biribila, eliptikoa baizik. Gure planetak urte bat behar izaten du jira osoa egiteko; zehazkiago esanda, 365 egun eta ia 6 ordu behar ditu. Denbora neurtzeko erabiltzen dugun moduaren eraginez, lau urte igarotzen direnean, 6 ordu horiek 24 bihurtzen dira; horregatik, lau urterik behin egun bat eransten diogu egutegiko urte bati, gehiegizko ordu horiek konpentsatzeko. Urte horri bisurtea deitzen diogu, eta 366 egun ditu.

Bestalde, Lurraren ardatza apur bat makurtuta bezala dago, ez da perpendikularra bere translazio-mugimendu edo orbitarekiko. Zehazki, 23’5° inguruko angelu bat osatzen du orbitari dagokionez. Horren ondorioz, Eguzkiaren inguruan egiten duen bidaian zehar, momentu batean hemisferio bat Eguzkiaren aldera begira geratzen da, eta beste momentu batean beste hemisferioa, ondoko irudian ikus daitekeen bezala. Eguzkiari begira dagoen hemisferioan uda izaten da, eta negua beste hemisferioan.

 
Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen translazio-higiduraren eskema.

Ardatzaren makurdura horren eraginez, poloetan, urte-zati batean etengabeko argitasuna egoten da, eta etengabeko iluntasuna beste urte-zati batean; bestalde, urtaroak existitzearen arrazoia ere bada, eguzki-izpiak Lurrera heltzen diren makurduraren arabera. Neguan, izpiak zeharka heltzen dira Ipar hemisferiora eta gutxi berotzen dute; bien bitartean, uda izaten da Hego hemisferioan: izpiak perpendikularki heltzen dira eta asko berotzen dute.

Ikus gainera

aldatu