Errinozero zuriak
Errinozero zuria etzanda.

Errinozero zuria Afrikan aurkitu dezakegun errinozero espezierik handiena da. Elefantea kenduta lehorreko animalirik handiena da. 3.500 kilogramo pisatzen ditu.

Kokapena aldatu

Afrikako zenbait herrialdeetan aurkitu dezakegu: Namibia, Zimbabwen, Kenyan eta Hegoafrikan. Normalean sabanan eta basoetan egoten dira.

Deskribapena aldatu

Errinozero zuria 2m-ko altuera eta 4m-ko luzera izatera irits daiteke. Bi adar ditu muturrean eta elikatzen den belarra mozteko egokitutako mutur zabal eta zuzena du.

Elikadura aldatu

Errinozero zuria, batez ere, lurreko belarrez elikatzen da.

Mehatxuak aldatu

Errinozero zuria desagertzeko zorian dago.