Txikipedia:Errefau min

Errefau min

aldatu

Errefau mina (Armoracia rusticana) Brassicaceae familiako landare bizikor bat da. Gaur egun, mundu osora hedatu da. Metro eta erdiko altuera hartzen du, eta hostoak berde ilunak dira.

 

Sendabelar gisa erabili da XIII. mendeaz geroztik. Horretarako, erroa baliatzen da. Ebakitzen denean, esentzia lurrunkor eta sarkorrak askatzen ditu, eta narritagarria da, amoniakoa bezala, eta negar-eragilea. Hosto berriak aroma emateko erabiltzen dira.

 

Erroa, arraspatu edo eho ondoren, ongailu bat egiteko erabiltzen da, eta ziapearen ordezko gisa baliatzen da. Landare diuretikoa da, eskorbutuaren aurkakoa, eta digestioaren lagungarria. Bestalde, errotik peroxidasa entzima lortzen da, test kimikoetan oxidatzaile gisa erabilia.