Emu hegazti Australiar bat da.

arrautza.

Deskribapena aldatu

Australiako hegazti haundiena da. Hegazti honek kolore marroia du, 2 metroko altuerara iristen da eta 45 kilogramo pisatzen ditu. Begi haundiak eta laranja kolorekoak ditu. Moko txikia du eta buru ere txikia da. Bere lepoa ez da oso luzea bere gorputzarentzako, eta batzuetan lepoak kolore bixiak ditu. Gorputz luzea eta potoloa du. Hanka fin eta indartsuak ditu. Buztan oso motza du baina bere lumak gorputz osoa estaltzen du.

Lasterka ari denean 50 km/h-ko abiadura hartzen du.

Elikadura aldatu

Emua orojalea da.

Ugalketa aldatu

Neguan ugaltzen da, maiatza eta ekainaren artean. 2 edo 3 urte dituenetik aurrera 11 arrautza jartzen ditu emeak. 56 egun ondoren jaiotzen dira txitak.


 
Emuaren arrautza.