Txikipedia:Elena Delle Donne

Elena Delle Donne 1989eko irailaren 5ean jaio zen Wilmingtonen (Estatu Batuak).

Elena Delle Donne

Elena gaztetatik ibili izan da saski-baloian jolasten. Institutoan hasi zen saskibaloian jolasten eta hortik aurrera ezagunagoa egiten hasi zen.

Idazlan lanak ere egin ditu eta liburu batzuk kaleratu ditu.

Adibidez: Hoops bildumako swish, digging deep, elle of the Ball…

IBILBIDEA aldatu

Elena Delle Donnek jokalari gisa nazio mailako aitorpena lortu zuen Bigarren Hezkuntzan, Ursuline Academy de Wilmingtonek (Delaware) estatuko bere hirugarren txapelketa jarraian irabazi baitzuen. Bigarren mailako errekluta guztien artean lehena aukeratu zuten Scout.com eta McDonald 's All-American.

WBCA (Women 's Basketball Coaches Association) All-American2 ere izendatu zuten, eta WBCA High School All-American Game-n parte hartu zuen. Bertan, 17 puntu sartu zituen, 3 puntu eta MVP saria irabazi zituen.

Bigarren hezkuntzako boleibol taldearekin ere parte hartu zuen eta DIAA estatuko txapelketa irabazi zuen.

Bere posizioa hegal-pibota da. Zalantzan egon zen saskibaloiarekin jarraitu ala ez, konplexua baitzen oso altua ez zelako, eta, azkenean, saskibaloiarekin jarraitzea erabaki zuen.

GAIXOTASUNA aldatu

Washington Mysticseko jokalariak (Elena Delle Donne) Lyme gaixotasuna du, gaixotasun immunoeskasia eta Elena Covid-19aren aurkako arrisku taldean kokatzen duen bat da.

IRABAZI DITUEN SARI GUZTIAK aldatu

Hiru aldiz hautatua WNBAko All-Star Game jaialdian, bi aldiz MVP izanda (2015, 2019) eta urrezko domina olinpikoa Rio 2016an. 2018an urrezko bigarren domina irabazi zuen.

Ursuline institutoko, Wilmington Delaware-ren emakumeentzako bigarren mailako eskolan, nabaritu zen lehen aldiz, eta, horren ondorioz, bere taldeak lau estatu-titulu lortu zituen (2004, 2005, 2006 eta 2008).

2.818 puntu sartu zituen denboraldi horietan, eta 80 jaurtiketa libre egin zituen jarraian 2005-2006.