Datuak, labur
🏴  LurraldeaNafarroa
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak1.858
🔎  Azalerakilometro koadro
🌄  Altuera121 metro
Map

Doneztebe Nafarroa Garaiko udalerri bat da. Malerreka bailaran kokatua dago. Klima ozeanikoa du. Iparraldean Sunbilla, hegoaldean Oiz eta Donamaria, ekialdean Bertizarana eta mendebaldean Elgorriaga mugakide ditu. Mendiz inguratua dago eta 1.136 metroko garaiera duen Mendaur da altuena.

Herri euskalduna da eta inguruko herrientzako erreferentziazko zerbitzu-gunea. Izan ere, Erdi Aroa geroztik merkatari-tradizioa duen herria da eta gaur egun ere merkataritzatik bizi da.

Herriko jaiak ekainean San Pedrotan ospatzen dira eta jai txikiak irailean. Kultura-eragile ugari ditu: Gazte Burrunba Kultur Taldea, Erreka Kirol Taldea, Mendi Abesbatza, Erreka Dantza Taldea eta abar.