Dinamitaren diagrama: A: nitroglizerinaz bustitako zerrautsa; B: babes-estaldura; C: detonagailua; D: detonagailuaren haria

Dinamita nitroglizerina osagai nagusitzat duen lehergaia da, meatzeetan, errepideak eraikitzeko, eraisteko eta arma-asmakizunak egiteko erabiltzen dena. Dinamitarekin lehergai egonkorragoa, seguruagoa eta maneiagarriagoa sortu zen.

Historia

aldatu
 
Alfred Nobel

Dinamita Alfred Nobel kimikari suediarrak asmatu zuen 1866an eta lehen lehergai segurua eta indartsua izan zen.

Nobel, anaia eta aitarekin batera, 1857tik nitroglizerina lehergai seguru bezala erabiltzeko moduak aurkitzen ahalegindu zen. 1864ko irailaren 3an, nitroglizerinarekin esperimentatzen zuten bitartean, Alfred Nobelen anaia eta hainbat pertsona gehiago hil egin ziren leherketa batean. Tragedia horren ondorioz, Nobel nitroglizerina segurtazunez manipulatzeko metodo bat lortzeko lanean murgildu zen, XIX mendearen erdialdean lehergai erabiliena zena. Lan askoren ondoren, 1866 urtearen amaieran dinamita asmatu zuen eta 1867an lortu zuen patentatzea.[1]

Fabrikazioa

aldatu

Dinamita nitroglizerina eta diatomea-lurra silizio oxido kopuru handiarekin nahastuz fabrikatzen zen. Azken horrek nitroglizerina xurgatu eta egonkortu egiten zuen, seguruagoa izan dadin. Lehergarri elektrikoak edo kimikoak erabiliz bakarrik egiten zuen eztanda.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Alfred Nobel y la invención de la dinamita» historia.nationalgeographic.com.es 2022-03-20 (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).