Diania Kanbriar garaian bizi izan zen animalia genero bat da, gaur egun iraungita dagoena. Espezie bakarra ezagutzen da, Diania cactiformis. 520 milioi urte dela bizi izan zen. "Kaktus ibiltaria" ezizena jaso du.

Diania

Aurkikuntza aldatu

Txinan dagoen Maotianshan Shales aztarnategian aurkitu zen 2011 urtean. Jianni Liu (Xiango Unibertsitatea), Qiang Ou (Pekingo Geozientzia Unibertsitatea) eta Michael Steiner (Berlingo Unibertsitate askea) zientzilariek aurkitu zuten.

Deskribapena aldatu

Diania cactiformis-ek 6 zentimetrotako luzera zuen gorputz fin luzea zeukan. Aurrealdea elikatzeko erabiltzen zuen. Hamar hanka inguru ditu. Eraztunen itxurako artikulazioak zituzten, kolore arroxkak ditu, gorputzaren erdialdean gehien bat.