Diamantea (aintzinako grekeratik "garaiezin" edo "aldaezin") mineral bat da.
Ezaugarriak
aldatuKarbono atomoz osatuta dago eta atomo hauek kristal-egiturak sortzen dituzte.
Diamantea, grafitoaren ondoren, karbonoaren egoera egonkorrena da. Mohs eskalaren barnean hamarreko balioa du, hau da mineralik gogorrena da.
Meategiak
aldatuHarribitxi hauek meategietan aurkitzen dira baina ez meategi guztietan. Diamanteak aurkitzen diren munduko metategi ezagunenak honako hauek dira:
- Errusian ( Botuobinskaya meategia, Grib meategia, Mir meategia, Udachny meategia, Yubileyny meategia )
- Australian ( Argyle meategia )
- Angolan ( Catoca meategia )
- Hegoafrikan ( Venetia meategia )
- Botswanan ( Orapa meategia, Jwaneng meategia )