Diagenesi

Diagenesi prozesua sedimentuak mekanismo fisiko-kimiko edo biokimikoen bidez arroka sedimentarioak bihurtzean datza. Ziklo sedimentarioen azken prozesua da eta bertan hiru prozesu hauek ematen dira: Trinkotzea, disoluzioa eta zementatzea. Eta batzuetan izan daiteke gertatzea metasomatismoa, birkristaltzea edo biak.

PROZESUEN AZALPENA aldatu

1. Trinkotzea: Harriaren bolumena eta poroak txikitu egiten dira ura eta airea kanporatuz.

2. Disoluzioa: Harria trinkotzean urak partikulen artean zirkulatzeaz gain, substantzia batzuk disolbatzen ditu.

3. Zementatzea: Aurretik disolbatutakoa, zementu bezala geratzen da eta harriak elkartzen ditu.

Hiru pausu hauek bete ondoren harria guztiz osatua geratzen da.


(4. Metasomatismoa): Konposizio desberdinetako mineral desberdinak ordezkatzen dira bolumena aldatu gabe.

(5. Birkristaltzea): Mineral batzuk disolbatu eta prezipitatu egiten dira gero berriro sortzeko bolumen handiagoa lortuz.