Intsulina injektatzeko tresnak.

Diabetesa gaixotasun bat da. Pankreak ez duenean gorputzak behar adina intsulina sortzen, glukosa gehiegi izaten da odolean. Horixe da diabetesa: odolean glukosa gehiegi izatea.
Diabetesa ezin da sendatu; gaixotasun kroniko bat da.

Zergatik sortzen da diabetesa? aldatu

Pankreak intsulina izeneko hormona jariatzen du. Hormona horrek odoleko azukre kopurua erregulatzen du. Diabetesa dutenen kasuan, pankreak ez du intsulina behar bezala sortzen, eta, ondorioz, diabetikoek behar baino azukre gehiago izaten dute odolean.

Zein dira diabetesaren sintoma nagusiak? aldatu

Diabetesaren sintoma nagusiak lau dira: pixa gehiegi egitea (poliuria), jateko gogo izugarria izatea (polifagia), egarri handia izatea (polidipsia) eta pisua galtzea.

Senda al daiteke? aldatu

Ez, diabetesa ezin da sendatu; gaitz kronikoa da.
Hala ere, badago aurre egiteko modurik. Tratamendurik egokiena hiru alderdi hauetan oinarritzen da: dieta egokia izatea, ariketa fisikoa egitea eta medikazioa hartzea (gorputzari intsulina emanez).

Zenbat diabetes mota daude? aldatu

Hiru diabeste mota bereizten dira, oro har:
- 1 motako diabetes mellitusa: pankreak ez du intsulinarik sortzen.
- 2 motako diabetesa: pankreak intsulina sortzen du baina gorputzak ez du behar bezala erabiltzen.
- Haurdunaldiko diabetesa: haurdunaldian sortzen da, edo aurrenekoz haurdunaldian detektatzen da. Haurdun dagoen emakumearen glukosa-mailak gora egiten du, eta egoera klinikoa gertutik zaindu eta kontrolatu behar da, amarentzat nahiz fetuarentzat gerta daitezkeen arriskuak saihesteko.

Azaroaren 14a Diabetesaren Nazioarteko Eguna da mundu osoan.