
Dhaka Asiako hiri bat da, Bangladeshko hiriburua eta hiri handiena da. Munduko hiri handienetako bat ere bada; izan ere, 2013ko datuen arabera, 14.399.000 biztanle ditu.
Biztanle gehienak musulmanak dira, biztanleen %90a hain zuzen ere. Bangladeshtarren hizkuntza bengalera da.
Geografia
aldatuDhaka hiria Asian kokaturik dago, Ganges ibaiaren deltan, Buriganga ibaiaren ertzean. Bangladesh herrialdearen erdigunean dago. Eremu oso laua da.
Hil beroenak apirila eta maiatza dira. Montzoi sasoia udan izaten da eta euriteek uholdeak eragiten dituzte.
Leku ikusgarriak
aldatu- Lalbagh gotorlekua
- Taara Masjid tenplua
- Dhakeshwari tenplua
Irudiak
aldatu-
Lalbagh gotorlekua.
-
Curzon Hall, unibertsitatea.
-
Taara Masjid tenplua.
-
Dhakeshwari tenplua.
-
Mangal Shobhajatra jaialdia.
-
Ramna parkea.