Deimos satelitearen irudia

Deimos Marte planetaren inguruan biraka ari den bi sateliteetako bat da, satelite txikiena. Beste satelitea Phobos da.

Satelite oso txikia da, 15 kilometroko luzera bakarrik du. Arroka baten itxura du eta bi krater handienak Swift eta Voltaire dira. Tamaina txikia duenez teleskopio oso ona behar da Lurretik ikusteko.

Erromatarren mitologian Marte gerraren jainkoa da eta horregatik bere bi sateliteei Phobos ("beldurra") eta Deimos ("izua") izenak eman zizkien aurkitu zituenak.