Txikipedia:Dantza moderno

Emakume dantzaria

Dantza modernoa gorputz adierazpen artistikoa da non bere mugimenduak adierazpen aske eta arinak dira. Dantza moderna famatua da beste estilo askorekin bat egin duelako, batez ere garaikidearekin, jazzarekin eta lirikoarekin. Europatik eta Estatu Batuetatik sortu zen XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran. Ballet klasikoaren aurkan garatu zen, baina ere kezka sozialak adierazteko modu bat zen.

Dantza modernoa zazpi ezberdin motak ditu.

  1. Moonwalk: Dantza mota hau Michael Jacksoni ezker egin zen ezagun. Oinak lurretik ez kentzen saiatu behar da, eta mugitzen ari zarela eman behar du. Horretarako, oreka eta koordinazio ona izan behar da.
  2. Jumpstyle: Dantza moderno estilo garrantzitsuenetakoa da, eta Belgikan du jatorria. Jauzi egin behar da oin puntekin eta eskuak azkar mugitu.
  3. Shuffle: Australiako dantza originala da, 80ko hamarkadatik. Moonwalken antzekoa da, garrantzitsuena oinak dira eta mugitzen ari zarela eman behar du.
  4. Electrodance: Dantza motetako bat da, frekuentzia handiagoz egiten dena. Musika elektronikoaren kolpeengatik eta janzkeragatik nabarmentzen da, modernoa eta arriskutsua delako. Eguzki-betaurrekoak eta txanoak dituzten koreografiak ikus daitezke

Eta hauek dira dantza motak praktikoenak:

  1. Funky: Dantza mota honetan erritmoak protagonismo handia du. 60ko hamarkadan sortu zen, eta pixkanka-pixkanaka aldatzen joan zen, urratsak oso desberdinak izan arte. Urrats batzuk sexualizatu egin dira, dantzarik ezagunenetako bat izatera iritsi arte.
  2. Hip Hop: 60ko hamarkadako kale-dantza bat da, Estatu Batuetatik datorrena. Modernizatu egin den dantza da, eta mugimenduak nahasten ditu musikarekiko koordinazio bikainarekin.
  3. Popping: Gorputzeko hainbat ataletan giharretako uzkurduren bidez egindako mugimenduekin dantzatzen den estiloa da. Hemen koordinazioa ere garrantzitsua da, eta emaitza oso ikuskizun estetikoa da.