👶
Jaiotza
1972ko urtarrilaren 29a
Thiès
🔨
Lanbidea
abeslari
📷
Coumba Gawlo

Coumba Gawlo (Thiès, 1972) abeslari eta musikagile senegaldarra da. Fula hizkuntzan abesten du. Coumba Gawloren abesti ezagunena "Pata Pata" da.

Gawlo izenak ipuin kontalaria esan nahi du fula hizkuntzan.

Biografia

aldatu

14 urte zituenean Voix d'or du Sénégal (Senegalgo urrezko ahotsa) lehiaketa irabazi zuen "Soweto" abestiarekin. 1990. urtean Seytane diskoa atera zuen eta Senegalen arrakasta handia izan zuen. 1998an Patrick Bruel abeslari frantsesarekin Yomalé diskoa atera zuen eta Belgikan urrezko diskoa eta Frantzian platinozko diskoa lortu zituen. Hurrengo urtean Pata Pata atera zuen, bere abesti ezagunena dena.

Diskoak

aldatu
  • Seytane (1990)
  • Xalis (1991)
  • Accident (1992)
  • Deweneti (1994)
  • Kor Dior (1995)
  • Aldiana (1996)
  • Amine (1997)
  • Yomalé (1998)
  • Fa Fa Fa Fa Fa (1998)
  • Pata Pata (1999)
  • Sa Líí Sa Léé (2001)
  • Crazy Mbalax (2002)
  • Ma Yeur Li Nga Yor (2002)
  • Gawlo & Diego (2003)
  • Takussan: Live in Dakar 1 et 2 (2004) - zuzenekoa
  • Dewenëty Show (2006)
  • Dieureudieuf (2007)
  • Ma Djinn (2010)
  • Kouy Feug (2013) - bilduma
  • Sen Gawlo Yeksina (2016)
  • Terrou Waar (2018)