Charles Babbage zientzialariaren irudia.

Charles Babbage (1791ko abenduak 26 - 1871ko urriak 18) zientzialari ingelesa izan zen. Makina Analitikoa izeneko lehen ordenagailua asmatu zuen XIX. mendean. Zoritxarrez, makinaren zati bat bakarrik egin zuen. Bukatu aurretik hil zen.

Babbageren diseinuaren arabera, Makina Analitikoak 4 m altu eta 6 m zabal izango zituen. Milaka torloju, engranaje eta gurpilez osatua.

Eragiketa matematiko konplexuak egiteko gai izango zen.

Gainera matematikaria eta ingenieroa, kalkulagailu programatzaileen asmatzailea izan zen. Charles Babbagek uste zuen makinak kalkulu matematikoak pertsonek baino azkarrago eta zehatzago egin zitzakeela.

Charles Babbage Benjamin Babbage eta Betsy Lumeeighen semea zen.

Babbageren Makina Analitikoa.