![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/73/Captain_cook_memorial_fountain_and_national_library.jpg/380px-Captain_cook_memorial_fountain_and_national_library.jpg)
Canberra Australiako hiriburua da baina ez da hiri handiena. 2016ko datuen arabera 403.468 biztanle ditu.
Geografia
aldatuCanberra Australiaren hego-ekialdean kokaturik dago. Ez dago kostaldean kokaturik, lur barnean baizik. Brindabella mendilerroa dauka inguruan. Ez dira mendi altuak, altuena Majura mendia da (888m). Molonglo ibaiak zeharkatzen du Canberra hiria.
Historia
aldatuCanberra hiri txiki bat zen XX mendearen hasieran. Sydney eta Melbourne Australiako bi hiri handienak dira eta biek nahi zuten hiriburua izan. 1912 urtean Australiako agintariek erabaki zuten hiri bietatik distantzia berdinera zegoen Canberra hiria izango zela Australiako hiriburua.
Leku ikusgarriak
aldatu- Australiako parlamentua
- Dinosaurioen museoa
Irudiak
aldatu-
Australiako parlamentua.
-
Australiako gerra memoriala.
-
Dinosaurioen museoa.
-
National Arboretum.