Bureta

Bureta hodi baten moduko gailu bertikala da; eta, laborategian, likidoen kantitate jakin batzuk neurtzeko eta bereizteko erabiltzen dugu. Buretak oso zehatzak dira; fluido baten bolumena neur dezakete, ± 0,05 mL-ko zehaztasunarekin.

Francois Antoine Henri Descroizilles-ek garatu zuen lehen bureta, 1791. urtean. Geroago, Joseph Louis Gay-Lussac-ek bureta konplexuagoa asmatu zuen.