Bronkioa arnas aparatuaren zati bat da, eta, zehazki, zintzur-heste edo trakean jaio eta biriketan adarkatzen diren bi hodietako bakoitza, biriketaraino airea (oxigenoa) bideratzen duena.
Anatomia
aldatuTrakeatik abiatuta, bi bronkio nagusiak ateratzen dira, ezker eta eskuin. Ezkerreko bronkio nagusia beste bi bronkio txikiagotan banatzen da, goiko eta beheko lobuluetarako. Eskuinekoa, berriz, hirutan banatzen da, alde horretako birikako goiko, erdiko eta beheko lobuluetarako. Azken hiru hodi hauek lobuluetako bronkioak dira; hortik aurrera hirugarren mailako bronkioak banatzen dira birika bakoitzean, eta azkenean bronkioloetan amaitzen dira.