Bridgetown Barbados estatuko hiriburua eta bertako hiririk handiena da. 40 kilometro koadro ditu eta 2014ko erroldaren arabera, 110.000 biztanle bizi dira.

Bridgetown zerutik ikusita.

Bertako klima sabanako klima tropikala da, hau da, aldi bustiak eta lehorrak ditu. Hilabete busti gehiago daude lehorrak baino. Hilabeterik beroenetan, Bridgetown Barbadoseko beste hiriak baino freskoagoa da, hein handi batean, haizeen eraginez. Urteko batezbesteko eguneko tenperatura 27ºCkoa da eta urtean 1,270.3 milimetro prezipitazio egin ohi ditu.

Historiari dagokionez, 1628an sortu zen. Careenage inguruan europarrak iritsi aurretiko aztarnak aurkitu izan dira. Britaniarrak 1628an iritsi ziren eta harez geroztik, hiria merkataritzarako baliatu zuten.

Bridgetownen Barbadoseko ekonomia-arloaren zatirik handiena pilatzen da. Bertan daude ere, zenbait eskola] garrantzitsu, parlamentua eta liburutegi nagusia.