Txikipedia:Bost Urteko Planak (Sobietar Batasuna)
Bost urteko planak Stalinek sortutako planifikazio ekonomiko bat izan zen.
Historia
aldatu1928an onartu zen lehenengo plana. 1941ean hirugarren 5 urteko plana behertan behera utzi behar izan zuten Bigarren Mundu Gerraren ondorioz. Gerra amaitu ondoren, Sobietar Batasuna desagertu arte antzeko plangintzarekin jarraitu zuten. 1990ean amaitu ziren plan hauek.
Zertan datza?
aldatuPlan hauetan enpresari bakoitzak bere enpresako erabakiak hartu beharrean, esaterako; zenbat langile eduki, zenbat ordaindu langile bakoitzari, zenbat ekoitzi... estatuak erabakitzen zuen eta enpresek hori derrigorrez bete behar zuten. Betetzen ez bazuten, zigor gogorrak jasaten zituzten. Plan bakoitzak 5 urteko iraupena izaten zuen eta urte horiek pasa ondoren, hobekuntzak ezartzen zieren.
Helburu nagusiak
aldatuHelburu nagusia herrialdea modernizatzea zen epe laburrean. Horretarako estatuak erabaki hauek hartzen zituen: Sektore bakoitzeko ekoizpen-kuotak finkatzea, artikuluen prezioak jartzea, soldatak zehaztea, eskulana eta baliabide erabilgarriak banatzea,etab. Horrez gain, herrialde industrial bat bihurtu nahi zuten kapitalismorik ez egoteko, hau da; klaseak desagertzea nahi zuten eta horretarako sozialismoan oinarritu ziren. Plan hauetan porrotak ere izan ziren eta ez zituzten beti beraien helburuak betetzen.