Txikipedia:Bizardunak

Bizardunak

aldatu

Bizardunak, 2008-an Nafarroan sortutako talde bat da. Euskaraz eta erderaz kantatzen dute eta folk musika egiten dute.

Bibliografia

aldatu

Irish Rebel Music talde musikalen estiloan oinarritu ziren beraien kantak osatzeko. Bigarren diskoarekin (En zugzwang) taldeak zuen irudi festazalea apaltzeko ahalegina egin zuten. Amaia Zubiria abestera gonbidatu zuten lan horretan. Taldeak beste disko bat, Ur ederra kirats infinituan, hiruretan rockeroena, kaleratu zuen agur esan aurretik. Geroago, 2013ko uztailean desegin zen taldea. Haien izaera probokatzaileak aldeko zein kontrako ugari izan ditu. 2017an Hatortxu Rock jaialdirako berriz elkartzeko asmoa izan zuten, baina azkenean ez zen gauzatu.

Taldekideak

aldatu
  • Joxemari (ahotsa)
  • Artola (ahotsa)
  • Saturnino Leroy Starlight (bateria, perkusioa eta ahotsa)
  • Iñigo Cabezafuego (akordeoia eta ahotsa)
  • Asier Brutal (biolina eta mandolina)
  • Fermin Auskalo (ahotsa)
  • Txetxu Brainloster (baxua)
  • Aldanondo (gitarra eta ahotsa)
  • Adolfo (baxua)
  • Anderete (mandolina eta bouzouki)
  • Eneko (biolina)

Diskografia

aldatu
  • Bizardunak (2009ko ekaina, Brian's Records)
  • Euskal Herriko oreoak (2009ko abendua, maxi-singlea)
  • En zugzwang (2010eko azaroa, Gor)

Kanpoko estekak

aldatu

wikipedia Bizardunak