Berrugeta iluna Euskal Herriko kostaldean bizi den arrain bat da.

Arrain honen izen zientifikoa Sciaena umbra da. Grezierazko Skiá hitzetik eta latinezko umbra hitzetik dator. Biek "itzala" esan nahi dute. Izen hori jarri diote arrainak kolore iluna duelako.

Deskribapena

aldatu
 
Berrugeta iluna.

Gorputz txikia du, 30-40 cm ingurukoa. Kolore gris iluna du. Sabela argiagoa da eta urre koloreko marrak ditu. Bizkarrean konkor bat du eta azpialdean laua da. Azpiko hegatsetan arantza zuri bat dauka eta gainerakoa iluna da. Arrainaren muturra borobiltsua da eta begi handiak ditu.

21 urte bizi daiteke.

Berrugeta gazteak kolore argiagoak ditu eta puntu beltz asko ditu gorputzean sakabanatuta.

Bizitokia

aldatu

Kostaldeko uretan bizi da. Batzuetan ibaietan ere sartzen da. Neguan itsasoko ur sakonetara joaten da.

Elikadura

aldatu
   Ba al dakizu    
Berrugeta ilunak soinuak egiten ditu eta elkarrekin komunikatzen dira. Talde txikietan bizi da.

Gauez ateratzen da jatera. Iluna denez kamuflatu egiten da eta harrapakinak sorpresaz harrapatzen ditu. Arrain txikiak eta karramarroak jaten ditu. Algak ere jaten ditu.

Ugalketa

aldatu

Martxoa eta abuztuaren artean jartzen ditu arrautzak. Arrautzetatik larbak ateratzen dira eta ur azalean bizi dira. Larbak arrain bihurtzen direnean kostaldera hurbiltzen dira.

Sukaldaritza

aldatu

Mediterraneo itsasertzean asko jaten da. Horregatik berrugeta ilunaren populazioak asko txikitu dira.

Hainbat eratara prestatzen da:

  • Labean erreta
  • Plantxan
  • Gatzetan