Kokapena: Bernedo Araban dago, Kanpezutik 19,1 km-tara, Arabako Mendialdean

Bernedoko harresiaren atea

Demografia: Bernedon 540 biztanle daude asteburuetan, horren arabera herri txiki bat da.

Eraikin nabarmenak: Eraikin famatuenak Chabola de la hechicera eta Ermita de Nuestra Señora Okon dira.

Zerbitzuak: Zerbitzu nabarmenak zaharren egoitza, Bar Candi taberna, haurreskola eta Alberge de la Montaña, aterpetxea.

Zer egin: Bi mendi oso politak igo ditzakezu San Tirso eta Lehoi Lokartua.

Herri mugakideak: Herri hurbilenak Marañon, Angostina, Villafria eta Navarrete dira.

Jaiak: Irailaren 8an dira, Kanpezuko jaiak bukatu eta ikastola hasten denean.

Historia: Bernedo antzinean harresi handi bat zuen. Bernedo izena jada 1025ean agertzen zen San Millán de la Cogollako "reja"ren dokumentuetan. Erdi Aroan harresidun gotorleku-plaza izan zen, gaztelua eta almendra itxurako dorrea zituena. Antso Jakitunak, Nafarroako erregeak, bere forua eman zion 1182. urtean hiru mendez Nafarroako Erresumaren parte izan zen.

Ingurunea: Bernedo oso ingurune berdea dauka. Mendiz inguratuta dago eta 710 metrotara dago.