Txikipedia:Bermudako Hirukia

Bermudako triangelua Floridako muturrak, Puertorrikok eta Bermuda uharteak mugatzen dutela esaten da.
Bermudako triangelua Floridako muturrak, Puertorrikok eta Bermuda uharteak mugatzen dutela esaten da.

Bermudako Hirukia triangelu forma duen gune geografiko bat da, 1,1 milioi km²-koa. Ozeano Atlantikoan dago, Bermuda uhartearen, Puerto Ricoren eta Fort Lauderdale-ren (Florida) artean.[1]

Historia

aldatu

Belaontzien garaian, Bermudako Hirukia etengabeko pasabidea zen hango haizeei eta Golkoko itsas-korronteei probetxu atera nahian.

Golkoko korronteak oso eguraldi ezegonkorra du, urakan askorekin. Trafiko ugaria eta eguraldi txarraren konbinazioak posible egiten du itsasontziak ekaitzetan barneratzea eta aztarnarik utzi gabe galtzea. XX. mendean, maiz gertatu zen hori.

Bermuda hirukiari buruzko lehen aipuak 1951n egin ziren, Associated Presseko kazetari zen E. V. W. Jonesek Bahaman galdutako ontzi galduei buruz idatzi zuenean. Ontzi eta hegazkinen desagerpen misteriotsuak aipatu zituen eta guneari "Deabruaren hirukia" izena jarri zion.

19. hegaldia

aldatu

Gertakizun ezagunenetakoa eta ospetsuenetako da. 1945eko abenduaren 5ean, AEBtako itsas armadaren bost TBM Avenger hegazkin bonbaketariz osatutako eskuadroia galdu zen entrenatzen ari zen bitartean.

Korronte gogorrek eta uren sakontasunak azaldu dezakete hondakin eta gorpuzkirik ez aurkitzea.

Erreferentziak

aldatu
  1. Bermudako Hirukia. 2022-08-20 (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).