Centaurium erythraea

Belarmina (Centaurium erythraea) familiako landarea da. Medikuntzan asko erabiltzen den landarea da.

Deskribapena

aldatu

Landare txikia da. Zurtoinak 20 edo 40 cm-ko luzera du. Hosto berde zurbilak ditu, lauak eta ertz osokoak. Lore oso txikiak ditu; zabaltzen direnean, 8 mm inguruko bost petalo gorrixkatan irekitzen dira. Fruituek kapsula forma dute eta barruan hazi oso txikiak dituzte.

Bizilekua

aldatu

Mediterraneoan oso tipikoa da. Eremu lehorretan, lur pobreetan, bideen ondoan edo basoetako soilguneetan hazi ohi dira.

Loraldia

aldatu

Uztail eta irail artean loratzen da.

Sendabelar erabilera

aldatu

Beherakoa, goragalea eta elikagaien intoxikazio arinak sendatzeko eta baita infusioak egiteko ere erabiltzen da.