Besibol aldatu

Beisbola bi talderen artean jokatzen den kirol bat da. Talde bakoitzean 9 jokalari daude. Belarrezko zelai zabal batean jokatzen da, "diamantean" (baseak dauden lekua) izan ezik harezkoa baita. Jokoaren helburua aurkari batek eskuz jaurti duen pilota bateaz jo eta ahalik eta urrutien botatzea da eta, aurkariek pilotari heldu bitartean, ahalik eta lasterketa gehienak egitea. Lasterketa gehienak egiten dituen taldeak irabazten du. Kirol horretan ez dago berdinketarik: beti talde batek irabazi behar du, bestela "sarrerak" gehitzen dira talde batek lasterketa gehiago lortu arte. Erasotzen duen taldea, hau da bateatzen duen lehena, kanpoko taldea izaten da.

Arauak aldatu

 
Beisbol zelaia
  • Bateatzaileak ezin du bateatu esku bakarrarekin, bi eskuekin bateatu beharra du nahi eta nahi ez.
  • Bateatzailea ezin da base batetik pasatu, hura zapaldu gabe.
  • Bateatzailea ezin da base batetik pasatu (home catchak), basea itxi badu.
  • Jaurtitzaileak ez badio lau alditan pilota ondo botatzen, bateatzaileari lehendabiziko basea hartzen uzten dio.
  • Ezin dira talde bereko bi lagun (bateatzen dutenak) base berean egon.
  • 9 jokalariek joko-zelaian zehar hedatuta egon behar dute, pilota hartzeko.
  • Jaurtitzaileak bere tokitik baino ezin du jaurti.
  • Jaurtitzaileak bateatzaileari indar handiz jaurtiki behar dio pilota, horrek gero jo ez dezan.
     
    Jokalarien banaketa