Txikipedia:Beauty and the Beast (1991ko filma)

Beauty and the Beast amerikar haurrentzako animaziozko filma da eta Walt Disney Animation konpainiako hogeita hamargarren filma da.

Argumentua aldatu

Belle izeneko neska gazte eder batek piztia baten gazteluan geratzea onartzen du, bere aita askatzearen truke. Piztia, berez, sorgindutako printze bat da. Sorginkeria hausteko, neskatila eder bat maitemindu behar du, sorgindutako arrosa baten azken petaloa ero

Estreinaldia aldatu

Estreinaldia El Capitan antzokian izan zen 1991ko azaroaren 13an, Walt Disney Feature Animation-ek ekoiztu eta Gary Trousdale eta Kirk Wise-k zuzenduta. Jeanne-Marie Leprince de Beaumontek Gabrielle-Suzanne Barbot de Villeneuve-ren jatorrizko istorio askoz luzeagotik idatzi zuen bertsio berritu eta laburtuan oinarritzen da.

Arrakasta aldatu

Disney estudioetako film ezagunenetako bat da. Film honek Disney Pizkundea izenez ezagutzen den garaiko animazio maila areagotu zuen, 1989an hasi eta 1999an amaitu zena. Film onenaren Oscar sarirako izendatutako lehen animaziozko filma da, garai hartan oraindik ez baitzegoen animaziozko film onenaren Oscar kategoriarik.

Istorio hau Estatu Batuetako musikal onenetakoa eta film erromantikoenetakoa ere bada. Film hau 34. postuan dago Ameriketako film erromantiko onenen zerrendan. 2002an gehitu zen Estatu Batuetako Zinema Erregistro Nazionalean "Kulturalki eta Historikoki esanguratsu" gisa.

Pertsonaiak aldatu

Bella Paige O'Hara
Adam printzea/Piztia Robby Benson  
Gastón Richard White
LeFou Jesse Corti
Maurice (Bellaren aita) Rex Everhart
Potts andrea Angela Lansbury
Chip Bradley Pierce
Lumière Bradley Pierce
Din Don

Narratzaiea

David Ogden Stiers
Armairua Jo Anne Worley

Pelikularen adaptazioa aldatu

 

2017an pelikularen adaptazio bat egin zuten benetako pertsonara. Pelikula martxoaren 17an estrenatu zen mundu osoan.

Pertsonaiak: aldatu

  • Bella: Ema Watson
  • Piztia: Dan Stevens
  • Gaston: Luke Evans
  • Lumiére: Ewan McGregor
  • Potts andrea: Emma Thompson
  • Maurice (Bellaren aita): Kevin Kline