Txikipedia:Batezbesteko aritmetiko sinple

Bataz besteko aritmetiko sinplea matematikako kontzeptu bat da, hain zuzen ere, bataz bestekoari dagokiona. Bataz bestekoak dituen ataletatik sinpleena dela esan genezake eta honela definitzen da bataz besteko aritmetiko sinplea: Datu multzo baten tarteko balioa zein den adierazten duen kontzeptua, hau da,  hainbat datu kontuan harturik, datu guzti horien artean geratzen den balioa.

Datu horiek zenbakiak izan ohi dira eta zenbaki horiek guztiak kontuan harturik tarteko balioa da bataz bestekoa, hau da, datu multzo bateko zentro neurria dela esan dezakegu.

2, 4, 6 eta 8ren bataz besteko aritmetiko sinplea, adibidez, 5 izango litzakete, zenbaki horien tartean dagoen balioa baita.

Egunerokotasunerako erabilera aldatu

Bataz besteko aritmetiko sinplea, guk jakin ez arren, egunerokotasunean asko erabiltzen den kontzeptu matematikoa da. Gehienbat ikasketetan erabiltzen dugu, guk ateratako noten bataz bestekoa jakiteko, honela, batxilerra amaitzean, unibertsitaterako sarbidea onartuko diguten edo ez jakingo baitugu. Bestalde, etxean ematen zaion erabilerari dagokionez, erosketak egiterako orduan hilabetero, astero, urtero… bataz beste zenbateko gastua egiten dugun kalkulatzeko erabili dezakegu, honela zenbat gastatzen dugun jakingo baitugu. Azkenik, lo orduak hartu ditzakegu kontuan asteko lo orduen bataz bestekoa kalkulatzeko, honela, lo gehiago edo gutxiago egin behar dugun jakingo baitugu. Hortaz, hauek dira bataz besteko aritmetiko sinplea egunerokotasunean zertarako erabili dezakegun adierazten diguten adibideetako batzuk.


Formula aldatu

Bataz besteko aritmetikoa kalkulatzeko, honako formula hau erabiltzen da:

 

Bataz bestekoa kalkulatzeko kontzeptuak:

  •   ikurra : Bataz bestekoa adierazteko erabiltzen den ikurra.
  •   ikurra: Adierazitako datuetan eman dizkiguten zenbaki kopuruekin ordezkatu behar diren ikurrak dira. Gero eta balio gehiago eman, orduan eta   gehiago egongo dira.
  •   ikurra: Behaketen guztizko kopurua adierazten du. Adibidez, 10 pertsonetako altuera aztertzen bagaude, N= 10 izango da, 10 pertsonaren balioak aztertu direlako.


Adibidea aldatu

Hona hemen lau ikasleren notak:

- MARKEL ------------ 6

- NAIARA ------------- 8

- ANE ------------------ 7

- ASIER --------------- 3

Ikusten den bezala, 4 balio desberdin daude, beraz, bataz besteko aritmetikoa kalkulatzeko formulan 4 zenbakiak hartuko ditugu kontuan.

Orduan datuak formulan ordezkatu behar dira. Zatiketaren goiko aldean, 4 lehengusuen urte kopuruak gehituko dira. Beheko aldean, ordea, lehengusu kopurua erabiliko dugu zatiketa burutzeko.


 


Hortaz, goiko gehiketa egin eta azpiko kopuruarekin zatiketa egin ostean, ikasleen noten batezbestekoa 6 da.


Praktikan jartzeko jarduerak aldatu

Bataz besteko aritmetiko sinplea ulertzeko, hoberena ariketak egitea da, horretarako, linka erabili, bertan hainbat bataz besteko kalkulatu daitezke eta:

ARIKETAK