Basoilarra neguan.

Basoilarra hegazti handi bat da. Basoilarra Iparraldeko Europan eta Asian hedatua dago. Euskal Herrian leku batzuetan azken aleak geratzen dira.

Deskribapena

aldatu

Basoilarra hegazti beltza da, txuri eta berde pixkat ere badu. Bere familiako handiena da eta 6,7 kilogramora heldu daiteke. Moko txiki bat du, begi handiak ditu eta gorriak dira. Bizar pixkat du. Lepo motza du lumaz estalita. Bi hanka txiki eta potolo ditu. Bi hego handi ditu eta buztana tente du.

Elikadura

aldatu

Pago kimuez, inurrien larbez, ezkurrez, sugandilez eta baita sugez ere.

Ugalketa

aldatu

Arrautzetatik ugaltzen dira eta arrautzak ez dira oso handiak. Matxoaren eta maiatzaren artean izaten da ugalketa garaia. Arrautzak oiloen arrautzen antzekoak dira tamainaz. Txitatzeak 24 egun inguru irauten ditu.