Txikipedia:Baso-anemona
Lore honen izen zientifikoa, Anemona nemorosa da. Izen arrunta, baso-anemona edo baso-eguerdililia da.
Anemona nemorosa izena, nemus, basoa eta anemone, haizeak erraz astintzen duena, hitzekin lotua dago.
Deskribapena
aldatuBaso-eguerdililia landare belarkara da, bere zurtoinak 7-25 cm inguru neurtzen du. Udan zehar errizoma itxura duen zurtoin hau basoan edo belardian zabaltzen da. Errizoma hau arrea eta etzana da, hau da, lurrean garatzen da eta loreak bertikalki hazten dira.
Landare hau martxotik maiatzera loratzen da, lore bakartiak dira, antera horiak dituzte eta loraketaren ondoren makurtzen den pedunkulua dute. Loreak kolore zurikoak izan ohi dira, baina horiak eta moreak ere izan daitezke. Hostoak lorearen oinean sortutakoak dira eta 3-5 gingil sakonki zatituak dituzte.
Baso anemona , bereziki basoetan eta belardietan aurkitu dezakegu, leku hezeetan hazten dira.
Bitxikeriak
aldatuAntzinako grekoek udaberriaren etorrera iragartzen zuten haizeekin (anemekin) lotzen zituzten. Badirudi lorategi erromatarretan landare apaingarri gisa landu zela. Txinatarrek heriotzaren lorea deitzen diote. Europako herrialde batzuetako nekazariek uste dute zorte txarra iragartzen duela.
Baso-anemona eta osasuna
aldatuBaso-anemona osasungintzan normalean gaixotasun erremautikoak tratatzeko erabiltzen da. Sustraiak eta hostoak duten zukua erabiltzen da mindutako gunea sendatzeko. Sendagai hau pomada moduan erabiltzen da.
Baso-anemona maskurrak eta zauri desberdinak sedatzeko ere erabili daiteke, baita arnas-aparatuko gaixotasunak tratatzeko, hala nola, bronkitisa eta pleura.
Beste anemonak bezala, baso-anemona hau oso toxikoa da. Baso-eguerdililiak duen anemonina 200 mg nahikoa dira 10 kg pisatzen dituen animalia bat hiltzeko. Belarrak berak edo lortutako olioak ez dira erabili behar oso toxikoak direlako. Ahotik hartuta konbulsioak eta heriotza eragin ditzazke.
Garai batean, hortzei diztira emateko erabiltzen zuten baina bere toxikotasuna dela eta erabilera hau baztertua geratu da. Bestalde, ganaduarentzat ere pozoitsua da.