Babelgo Dorrea Pieter Brugel Zaharrak margotu zuen. 1563.

Artelan honen izenburua Babelgo Dorrea da eta Pieter Brugel Zaharrak margotu zuen 1563. urtean. Artelan hau Kunsthistorisches museoan dago, Vienan, Austrian.

Pieter Brughel Zaharra 1525. urtean jaio zen, Bredan, Herbeheretako hegoaldean, eta 1569. hil egin zen Bruselan. Babelgo Dorrea da bere artelan nagusienetako bat, baina artelan gehiago ditu, adibidez: Ikaroren erorketa duen paisaia, Ehiztariak Elurretan, Heriotzaren garaipena, 1562; Nekazarien ezkontza, 1568; Uzta biltzaileak, 1565...

Koadroa olio margoz eginda dago eta markoa aritzezko egurrez eginda dago. Atzeko aldean hiri handi bat ikusten da, espazio osoa hartzen duena. Koadroaren lehengo mailako elementu nagusia Babelgo Dorrea da, oso handia dena, eta bigarren mailako elementuak jendea eta hiria dira.