BTS (koreeraz: 방탄소년단; ahoskatua: Bangtan Sonyeondan) Big Hit Entertainmentek 2010ean osatutako musika talde hegokorear bat da. Zazpi taldekidez osatuta dago: Jin (Kim Seokjin), Suga (Min Yoongi), RM (Kim Namjoon), J-hope (Jung Hoseok), Jimin (Park Jimin), V (Kim Taehyung) eta Jungkook (Jeon Jungkook).

Ibilbidea aldatu

2013ko ekainaren 13an debutatu zuten, haien lehen albumeko « No More Dream » abesti nagusiarekin.Jarraitzaile-klubaren izen ofiziala A.R.M.Y da: « Adorable Representative Mc for Youth ». Hasiera batean, beraien estiloa batez ere hip hop-a zen, baina haien musika-errepertorioa aldatuz joan dira urteetan zehar genero desberdinak gehituz.

Hasieran, arrakasta neurritsua izan zuten, lehenengo 2 Cool 4 Skool (2013) debut albumarekin eta ondoren, O!RUL8,2? (2013), Skool Luv Affair (2014) eta Dark & Wild (2014) diskekin.Hala ere, 2015etik aurrera ospea irabazten hasi zen, eta sozialki kontzientea zen talde gisa hartu zuen ospea serie hauen jaurtiketarekin: The Most Beautiful Moment in Life: Part 1 (2015), Part 2 (2016) eta Young Forever (2016).

Izena aldatu

Haien izena BTS, siglak dira, benetako izena Bangtan Sonyeondan da (Hangul: 방탄소년단, hanja: 防彈少年團), eta "balen aurkako mutilak" esan nahi du. Taldeko liderrak, RM-ek, bala-formako estereotipoen, kritiken eta espektatiben contra defendatuko zituela azken generazioko nerabeak adierazten duela esan zuen.Japonian Bōdan Shōnendan (防弾少年団) deitzen dituzte.2017ko uztailaren 27an "Beyond The Scene" (eszenatik kanpo) esanahia gehitu zioten, bere arazoak garaitzen dituen eta aurrera egiten duen gazteria errepresentatzeko.

Diskografia aldatu

Koreeraz grabaturiko diskoak aldatu

  • Dark & Wild (2014)
  • Wings (2016)
  • Love Yourself: Tear (2018)
  • Map of the Soul: 7 (2020)
  • Be (2020)

Japanonieraz grabaturiko diskoak aldatu

  • Wake Up (2014)
  • Youth (2016)
  • Face Yourself (2018)
  • Map of the Soul: 7 – The Journey (2020)