Megaterio baten hezurrak dituen aztarnategia.

Aztarnategia balio arkeologikoa duten hezurrak, fosilak, tresnak, eraikin-hondakinak eta bestelako aztarnak gordetzen dituen tokia da. Gehienetan, horiek denak lurpean ezkutatuta egoten dira.

Arkeologoak izaten dira aztarnategiak ikertzen dituzten zientzialariak. Lekuren batean aztarnategi bat egon daitekeela pentsatzen dutenean, arkeologoek poliki-poliki eta kontu handiz zulatzen dute lurra, hezurrak, arte-lanak, lanabes edo tresnak edo beste edozer gauza aurkitzeko. Aurkitzen dutena oso baliagarria izaten da aspaldi bizi izandakoen bizitza hobeto ezagutzeko, edo leku horretako historia ezagutzeko.