Azkaine Lapurdiko hego-mendebaldeko barnealdeko udalerria da, Lapurdi itsasegian kokatua. Gaur egun 4.000 biztanle inguru ditu. Larrun mendiak Azkaine ipar-mendebaldean dauka, eta herria tontorrera igotzeko abiapuntua da. Urdazuri ibaiak udalerria gurutzatzen du, bertara isurtzen diren Ibardingo erreka, Arraioko erreka, Etxeberriko erreka eta Galardiko errekarekin batera. Beste bi mendi aipatu behar dira, txikiagoak direnak. Herriaren Ekialdean kokatzen dira, Bizkarzun (185 m) eta Esnaur (273 m).

XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran 1.200 biztanle inguru izan zituen Azkainek. 1940 urtetik aurrera, ordea, biztanleriak gora egin du, mende bukaerarako 3.000 biztanleen maila gainditu zuen.