Txikipedia:Azala/Eduki nabarmena

📷  Irudi nabarmendua
Asteko argazkia

Ikasi Otsorekin, urmaelei buruzko komikia.jpg Urmaelak

📰  Artikulu nabarmendua
Urmaela parke eta lorategietako aintzira baina txikiagoa da eta daukan eremua itxita dago. Urmaelaren jatorria naturala edo artifiziala izan daiteke, normalean euriaren bidez edo lur barnean dagoen urarekin betetzen dira baldintza naturaletan. Lorategietan eta parke naturaletan aurki ditzakegu apaingarri moduan, baina parkeen landareak eta belarra ureztatzeko eta bertan landareak eta arrainak hazteko ere balio du. Oihanetan dauden urmaelak zingirak dira, eta itsasertzetan kokatzen direnak padurak.

Urmael hitza entzuten dugunean ez dago argi zer ezaugarri eduki behar dituen urmaela izateko; dena dela, hona hemen ezaugarri argienetako batzuk:

  • Urmaelaren eremua txikia eta itxia da.
  • Ez dago ur korronterik, hau da, ur geldia da.
  • Ez dira sakonak, argia urmaelaren ondora iristeko.
  • Uretan sortzen diren uhinak ez dituzte urmaelaren hertzetan aldaketak sortzen.
  • Urmaelak urtaroen arabera agertzen dira, eta ez dira lekuz mugitzen.