Txikipedia:Artzain-txakur aleman

Artzain-txakur alemaniarraren azalpena da hau.

Informazio orokorra aldatu

 
Hau alemaniaren ikurrina da

Artzain txakur alemaniarra, (alemanieraz: Deustcher Schäferhund) Alemanian jatorria duen artzain txakurra da. Nahiko arraza berria da, 1899. urtean du jatorria. Txakur mota hau mundu osotik ikus daiteke. Artzainek erabiltzen duten animalia denez, nahiko adimentsua edo inteligentea da.

Ezaugarri fisikoak aldatu

Txakurra emea edo arra bada, ezaugarri fisikoetan eragin handia du. Emearen altuera 55cm eta 60cm tartekoa da; arrek, berriz,  63cm neurtzen dute batez beste. Pisuari dagokionez, emeek, 22kg-ko eta 32kg-ko pisu tartea dute, eta arrek, 30kg-ko eta 40kg-ko pisu tartea dute.

 
Hau artzain-txakurn alemaniar bat da

Gustuak aldatu

Asko gustatzen zaie txangoak egitea mendira edo zelaietara, aske korrika egiteko eta bere energia gastatzeko. Leku hauek asko gustatzen zaizkie, aurreko arrazoiez gain, ingurua aztertzeko.

Alemaniar artzain-txakurkume bateri egin behar zaion zainduketak aldatu

Mota honetako txakurkume bati, nagusia egiten denean hartuko dituen arrisku guztiak erakutsi behar dizkiogu, gero beldurrik ez izateko. Gainera, erakutsi behar zaie, kexatu barik, goiz guztietan ilea garbitu eta orraztu behar zaiela.