Armentiako basilika Gasteizko udalerriaren barruan kokatuta dago. XI eta XII. mendeen artean garatu zen basilika. Armentiako San Prudentzio basilika kultu katolikoko tenplua da.

Historia aldatu

  • XI. eta XII. mendeen artean sortu zen.
  • Tenplua 1773 eta 1776 urteen artean zaharberritu zuten.
  • XII. mendeko dekorazio eta arkitektura elementuak nahasita geratu ziren.
  • 1979an aldatu egin zen tenpluaren izena: denbora luzez San Andres apostoluari eskainia egon ondoren, Basilika San Prudentziori eskainia izan zen.
  • 1698tik Arabako patroia da eta apirilaren 28an ospatzen da.    


Deskribapena aldatu

Basilikara sartzeko, hegoaldeko horman dagoen arkupe batek estailitako sarrera bat dago. Egitura honek bost arku ditu. Azpian, jatorrizko eraikin erromanikoaren erliebe eskultorikoak ditu. Hiru egile egokitu izan dira eta guztiak anonimoak, Erdi aroko artean hain ohikoa den bezala. Horman txertatuta baina desagertuta daude 2 portada erromanikoen erliebe ikus ditzakegu.

Arkupeen azpian, jatorrizko eraikin erromanikoaren erliebe eskultorikoak daude. Erliebe batzuk Kristoren Igokundea irudikatzen dute, Tinpano batean, heriotzaren garaile den Kristori erreferentzia egiten dizkioten inskripzioak daude, baita Rodrigo de Cascanteri, hots, eliza honen eraikuntza bultzatu zuen gotzainari, erreferentzia egiten diotenak ere.

Arkupearen burualdean multzo eskultoriko ikusgarriena dago kokatuta, hirugarren maisu baten obra dena. Erliebe hauek erromanikoko eskulturaren ezaugarri nagusiak aurkezten dituzte: figuren hieratismoa, perspektiba espazial eza.