Txikipedia:Arkitektura barrokoa

Barrokoa XVII. mendean eta XVIII. mendearen zati batean (1600tik 1750era) burututako arkitektura-estiloa dela ulertzen da, Italian. Barrokoaren helburua konbenzitzea zen. Ildo horretan, artistek herria hezten eta Jainkoarengana eramaten lagundu behar zutela aldarrikatu zuen Trentoko Kontzilioak. Eta artearen helburuak ere finkatu zituen: zentzumenak piztea eta espiritua ukitzea. Barrokoaren ezaugarri orokorretako batzuk honako hauek dira: mugimendua, energia, tentsioa eta, eskultura- eta arkitektura-lanetan, argien eta itzalen arteko kontraste biziak. Estasiei, martiriei eta agerraldi mirarizkoei espiritualtasuna darie.