Arhopalus rusticus kakalardoa

Arhopalus rusticus Europa eta Asia artean bizi den kakalardoa da.

Deskribapena aldatu

Tamaina txikikoa da, 10-30mm artean.Gorputza luzea eta zapala du, ile motza ere badu gorputza estaltzeko. Kolore marroikoak dira, eta horrela enborrekin kamuflatzeko gai da. Antena luzeak dituzte, arrek emeak baino luzeagoak. Sei hanka dituzte.

Bizimodua aldatu

Basoetan bizi dira. Zuhaitzetan egiten dituzte habiak eta egunez bertan ezkutatzen dira. Gauez egoten dira aktibo eta herrietako argiek erakarri egiten dituzte. Hegalari oso onak dira. Emeak, hegan doazela kilometro asko egiteko gai dira.

Bizi zikloa aldatu

Helduak ekaina eta abuztua artean ikusten dira. Emeek zuhaitzen enborretan 800 arrautza jartzen dituzte. Bi-hiru astetan jaiotzen dira beldarrak eta zura jaten dute.