Argona elementu kimiko bat da, Ar ikurra eta 18 zenbaki atomikoa dituena. Ez-metala da, gas geldoen taldekoa. Argonak 24 isotopo ditu.

Ezaugarriak aldatu

Tenperatura normaletan gasa da. Argona gas geldoa da, eta ondorioz oso muturreko baldintzetan soilik hartzen du parte erreakzio kimikoetan. Ondorioz, oso konposatu gutxi ditu, eta daudenak oso ezegonkorrak dira. Lurrean gas geldorik ugariena da, atmosferaren % 1 osatzen baitu.

Historia aldatu

Bere izena grekerazko “argos” hitzetik dator, “inaktibo” esan nahi duena, bere erreaktibotasun murritzarengatik. Henry Cavendish fisikari kimiko britainiarrak airean gas horren presentziaren inguruko susmoak aipatu zituen jada 1785ean. Bere aurkikuntza hala ere 1894ean John Strutt Lord Rayleigh fisikari britainiarrari eta Sir William Ramsay kimikari eskoziarrari esker izan zen.

Aplikazioak aldatu

Gas geldoa izanda, argona ia esklusiboki bere forman elementalean erabiltzen da. Ia ez duenez erreakzionatzen, bonbilen barnealdea betetzeko erabiltzen da; bestela bonbila piztean filamentua erre egingo litzatekeelako aireko oxigenoarekin. Urpekaritzan ere erabiltzen da, jantzi lehorrak puzteko. Laser mota batzuetarako argona ere erabiltzen da, hauek medikuntzan erabiltzen direlarik.

Segurtasuna aldatu

Argona toxikoa ez den arren, itogarria da: % 100 argona den atmosfera batean ito egingo ginateke oxigeno-faltagatik. Hau ordea bestelako gas ez-toxikoekin ere gertatzen da, nitrogenoa esate baterako.