Argi-oilarra hegazti bat da.

Argi-oilarra

Deskribapena

aldatu

Argi-oilarrak 25-29 zentimetro bitarteko luzera dute, eta 46-89 gramo tartean pisatzen dute. Buruan duen lumazko gandorra du bereizgarri.

Bizitokia

aldatu

Europan, Asian, Iparraldeko Afrikan, Saharaz hegoaldeko Afrikan eta Madagaskarren bizi den hegazti honek neguan eskualde tropikaletara migratzen du.

Elikadura

aldatu

Intsektu-jalea da gehien bat, nahiz eta narrasti txikiak, igelak eta landare zatiren batzuk ere jaten dituen.

Ugalketa

aldatu

Apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran hasten da. 5-8 arrautza grisaxka, horixka, edo berdexka jartzen ditu. Bere habia zuhaitzen zuloetan, hormetan, ukuiluetan, baita teilatuetan ere aurki dezakegu. Emeak inkubatzen du. Errutearen hasieratik habian geratzen da eta arrak elikatzen du.

   Ba al dakizu    

Bere habia erraz aurki dezakegu, usain nazkagarria duelako.

Bere mokoa pentsatzen duguna baino luzeagoa eta zorrotzagoa da.