Anomalocaris kanbriar garaiko animalia bat izan zen. Gaur egun ez da existitzen, fosilak bakarrik aurkitu dira. Garai hartako animalia handiena zen. Izenak "ganba arraroa" esan nahi du.
Deskribapena
aldatuGanba baten itxurakoa zen. Harrapakinak harrapatzeko bi garro zituen eta garroetan hortzak. Alboetan hegats antzekoak zituen igeri egiteko. Atzekaldean buztan moduko bat zuen. Begiak burutik ateratzen zitzaizkion. Metro bateko luzera hartzen zuen.
Bizimodua
aldatuIkusmen oso ona zuen, gaur egungo intsektuena baina hobea. Hondartza hondoetan ehizatzen zuen. Animali berezi batzuk jaten zituen trilobiteak, oskor gogorra zutenez bere garroekin oskola hautsi egiten zuen.