Txikipedia:Annie Montague Alexander

Annie Montague Alexander

Annie Montague Alexander 1867ko  abenduaren 29an jaio zen, eta 1950 eko  abenduaren 10ean hil zen, beraz, 82 urterekin hil zen. Emakume hau, filantropa eta paleontologa estatubatuarra izan zen. Berkeley-ko Kaliforniako Unibertsitatean Ornodunen Zoologia Museoa eta Paleontologia Museoa antolatu zituen. Espedizio horietako askotan parte hartu zuen eta fosilen eta animalia exotikoen bilduma garrantzitsua biltzea lortu zuen.

Bizitza eta ikasketak aldatu

1882an, bere familia Oakland-en, (Californian) kokatu zen eta bertan bigarren hezkuntzako ikasketak amaitu zituen. Bere aitarekin mundu osotik bidaiatu ondoren hasi zen hainbat fosil biltzen. Alexander paleontologiak liluratu egin zuen 1900. urtean Clinton Hart Merriam irakasleak Washingtoneko ikerketa biologikoen saileko zuzendariak emandako hitzaldi baten ondoren.

Aurkikuntzak aldatu

 
Thalattosaurus alexandrae

1903an Alexanderrek bere lehen fosil esanguratsuena aurkitu, zuen eta John C Merrian fosila Thalattosaurus alexandrae izendatu zuen. Mendebaldean museo bikaina sortzeko ideia azaldu zuen eta 1907ko apiriletik abuztura Alaskara bidaia hasi zuen. Bertan hegazti eta ugaztun bilduma handia bildu zuen. Hau izan zen Ornodunen Zoologia Museoko bildumaren hasiera. Proiektuak azkar eman zuen aurrera, Joseph Grinnell zuzendaria hil zen arte.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Annie Montague Alexander. 2021-02-02 (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).